Badator odola emateko hurrengo hitzordua

Noaua Aldizkaria

Bi hilean behin gertatu moduan, odola emateko aukera izango da datorren astelehenean, azaroaren 2an.

Bi hilean behin, lehen astelehenetan deitu ohi duten hitzordua bueltan da. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolaturiko urteko seigarren eta azken odol-ematea izango da datorren astelehenean, azaroaren 2an, 16:30-20:10 artean Udarregi ikastolako eraikin gorriko aretoan. Gogoan izan, aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.

2026ko hurrengo odol-emateak
Egunak: azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.