#A29

Madrilgo Senatua berritzeko zortzi hautagai-zerrenda lehiatuko dira Gipuzkoan

Noaua Aldizkaria

Asteazken honetako, urriaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialak Madrilgo Senatua berritzeko azaroaren 29rako deitutako hauteskundeetara aurkezturiko hautagai-zerrendak kaleratu ditu. Gipuzkoak lau ordezkari izango ditu erakunde horretan. Lau eserleku horiek eskuratzeko zortzi hautagai-zerrenda lehiatuko dira.

Espainiako Gorteak berritzeko azaroaren 29rako deitutako hauteskundeetara begirako prestaketak aurrerabidean dira. Asteazken honetako, urriaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialak hitzordu horretara aurkezturiko hautagai-zerrendak kaleratu ditu; Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko lehian parte hartuko duten eragile politikoek aurkezturiko ordezkariak. Bada nobedaderik.

Zortzi lehiakide
Diputatuen Kongresu berria osatzeko 2023an baino bi hautagai-zerrenda gutxiago aurkeztu dira Gipuzkoan, azaroaren 29ko deialdirako. Gauza bera gertatuko da senatu berria osatzeko lehiatuko diren eragile politikoei dagokienean. Duela hiru urteko deialdian hamaika izan ziren parte hartu zuten hautagai-zerrendak: hiru gutxiago izango dira oraingo honetan, guztira zortzi. Honako hauek aurkeztu dira: EH Bildu-ERC, EAJ-PNV, PACMA, Aulki Zuriak, Podemos, PCTE, SDP (PSOE-EZAN IU-MS) eta VOX.

2023ko uztailaren 23ko senatua berritzeko hauteskundeetan honako hauek izan ziren: EH Bildu-Independentzia Ezkerretik, PSOE) [PSE-EE (PSOE), EAJ-PNV, PP, PACMA, VOX, PCTE/ELAK, Aulki Zuriak, Bidezko Mundurantz, Recortes Cero eta Sumar.

Bistan denez, duela hiru urteko deialditik hona bada alderik. Badira, arrazoi ezberdinak tarteko, oraingo honetan aurkeztuko ez diren alderdiak: PP,  Bidezko Mundurantz, Recortes Cero eta Sumar. PP-ren kasuan VOX-ekin adostutako akordioaren baitan, ez du hautagai-zerrendarik aurkeztu senaturako. Sumar koalizio gisa ez da aurkeztu deialdi honetara. Haren ordez, Aurrera doan Senatua izeneko koalizioak parte hartuko du datozen hauteskundeetan, Kongresuko Frente Amplioko eragileek eta PSOE-k adosturiko zerrendarekin (PSOE-EZAN IU-MS)]. EH Bildu ERC-rekin batera lehiatuko da.

Madrilgo Diputatuen Kongresua berritzeko azaroaren 29ko hauteskundeetarako ez bezala, senaturako zerrendetan ez dugu herritarrik aurkitu.

Bozkatzeko modu desberdina
Gipuzkoak sei ordezkari izango ditu Madrilgo Diputatuen Kongresuan, bi gutxiago, lau guztira Senatuan. Kongresurako Gipuzkoatik aurkeztu diren hautagai-zerrendetan bat aukeratu ahalko dute usurbildarrek. Senaturako bozkatzeko modua desberdina izaten da eta nahasmendua ere eragiten du zenbaitetan. Gogoan izan; aurkeztu diren hautagai zerrendetatik alderdi bereko edo desberdinetako hautagai bat, bi edo hiru ere aukeratu ahalko dira azaroaren 29an.


SENATURAKO GIPUZKOAKO HAUTAGAI-ZERRENDAK
1. EUSKAL HERRIA BILDU-ESQUERRA REPUBLICANA DE CATALUNYA (EH BILDU-ERC)

1. Sonia Jacinto Garcia.
1. ordezkoa: Gilen Garcia Boyra.
2. ordezkoa: Lore Agirre Zipitria.
2. Mario Zubiaga Garate.
1. ordezkoa: Estitxu Elduaien Uranga.
2. ordezkoa: Jon Zulueta Berastegi.
3. Olaia Duarte Lopez.
1. ordezkoa: Beñat Lusarreta Ezkurdia.
2. ordezkoa: Eneritz Maiz Etxarri.

2. EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
1. Luke Uribe-Etxebarria Apalategi.
1. ordezkoa: Elena Lete García.
2. ordezkoa: Xabier Zabala Zeberio.
2. María Victoria «Bittori» Zabala Fernández.
1. ordezkoa:Iker Laka Barandika.
2. ordezkoa: Garbiñe Mendizabal Mendizabal.
3. Xabier Insausti Sarasola.
1. ordezkoa: Miren Elixabet «Eli» Huegun Arruabarrena.
2. ordezkoa: Jon Olano Arrese.

3. PARTIDO ANIMALISTA CON EL MEDIO AMBIENTE (PACMA)
1. Susana Pérez Benito.
1. ordezkoa: Alfonso Pérez Hernández.
2. ordezkoa: Ainhoa Díez Hernández.

4. ESCAÑOS EN BLANCO PARA DEJAR ESCAÑOS VACÍOS (ESCAÑOS EN BLANCO)
1. Adriana Martínez De Lizarduy Ayala (Independiente).
1. ordezkoa: Xabier Aperribay Carrascal (Independiente).
2. ordezkoa: Rosa María Martín Vicente (Independiente).
2. Diego Cea Maudo.
1. ordezkoa: María Montserrat Vidales Moreno (Independiente).
2. ordezkoa: Pedro Igarzabal Arratibel (Independiente).

5. PODEMOS (PODEMOS)
1. Yolanda Martín Santos.
1. ordezkoa: José Luis Gallego Romero.
2. ordezkoa: Jaione Aristregi Cao.
2. Iñigo Oliberos Brunetón.
1. ordezkoa: Thania Pazos Gonzalo.
2. ordezkoa: Evaristo Rodríguez Rábano.
3. Gloria Miguel González.
1. ordezkoa: José María (Pepe) Iparraguirre Balda.
2. ordezkoa: María del Carmen Salido Sierra.

6. PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES DE ESPAÑA (PCTE)
1. Jakes Iñarra Lasagabaster.
1. ordezkoa: Ana Teresa Vidaurrazaga Urbieta.
2. ordezkoa: Jonathan González Martín.

7. Senado de Progreso/Aurrera doan Senatua [SDP (PSOE-EZAN IU-MS)]
1. Alberto Albistegui Zamacola.
1. ordezkoa: Duñike Agirrezabalaga Ugarte.
2. ordezkoa: Sergio Esarte Torras.
2. Samira Raiss Boufarcha.
1. ordezkoa: Alejandro del Pozo Mate.
2. ordezkoa: María Aránzazu González García.
3. Iñigo García Villanueva.
1. ordezkoa: Ana Priede Merchán.
2. ordezkoa: Santiago Sánchez Román.

8. VOX (VOX)
1. Andrés Paramio Junquera.
1. ordezkoa: María Zarucka Dulysh.
2. ordezkoa: Diego Ignacio Artola Luzuriaga.
2. Alejandra Moreno Miguel.
1. ordezkoa: Jesús Vicente Marco Martínez.
2. ordezkoa: Nerea Astigarraga Gaztelo.
3. Jesús María García-Conde del Castillo.
1. ordezkoa: María Montserrat Moza Sánchez.
2. ordezkoa: Antonio Lourido González.