Gaur ere udal harrera zerbitzuen itxiera goiztiarra

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, ohi baino lehenago itxiko dituzte harrera zerbitzuak atzo bezalaxe, asteazken honetan, urriaren 28an ere.

Ohi baino lehenago ixten ari da Udala harrera zerbitzuak egunotan; atzo, asteartean eta gaur, asteazkenean alegia, urriaren 27an eta 28an hurrenez hurren. Udal-langileen formazio saio bat tarteko itxiko dituzte zerbitzuok, gainerako egunetan baino goizago.

Itxiera goiztiarragoa izango dute zerbitzuotan; Udaletik jakinarazitakoaren arabera, "udaletxeko harreran, liburutegian, Gizarte Zerbitzuetan eta Emakumeon Etxean eragingo du". Asteazken honetan, hilaren 28an, "Potxoenean ere gauza bera gerta daiteke".

Honenbestez, urriaren 28an, eguerdiko 13:00etatik aurrera itxita egongo dira aipatu harrera zerbitzuak.