Hirugarren adinekoentzat zineforuma egin dute Txirikordan

Noaua Aldizkaria

"El abuelo que salto por la ventana y se largo" filma proiektatu dute. 

"El abuelo que salto por la ventana y se largo" filma proiektatu dute hirugarren adinekoentzat bideratutako zineforumean Txirikordan. Jonas Jonassonen izen bereko liburuan oinarrituta dago pelikula.

Abenturaz eta humorez beteriko filmean 100 urteko pertsona batek, Allan Karlssonek, ihes egiten du zaharren egoitzako leiho batetik. Pelikulak Karlssonen bizitzako pasarte berezienak kontatzen ditu: Stalinekin, Francorekin edo Churchillekin elkartu zenean, nola lagundu zion Oppenheimerri bonba atomiko egiten, besteak beste.