
Hileroko azken larunbatarekin batera itzuli dira plazara, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideak. Gaur eguerdi partean, kalez kale aritu dira herria kantuz girotzen. Mikel Laboa plazatik abiatu dute ohi bezala, hilean behin egin ohi duten bira herrian barrena. Askotariko euskal abesti eta doinuei egin diete tartea, uda osteko bigarren saio honetan.
Gogoan izan, hilero azken larunbatetan irten ohi direla kantuan, kantu-liburuxka lagun dutela. Aldaketarik ez bada behintzat, hurrengo hitzordua, azaroaren 28an izango dute. Lehenago, astelehenero biltzen segiko dute ikastarorako Agerialdeko musika gelan.
Kantu Taldekoen hurrengo deialdiak
Astelehenero...
18:00 Ikastaroko saioak Agerialdeko musika gelan.
Azaroak 28, larunbata
12:00-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramateaz.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.


