Gau Beltza

The Hastelen´s, Gau Beltzaren soinu-banda

Noaua Aldizkaria

Askotariko herri eragileek eta herritarrek lankidetzak antolaturiko Gau Beltza musikatzeaz arduratu da bart, The Hastelen´s taldea.

Ekimena hasieratik egin bezalaxe, haiek ere argi gutxirekin, beharrezkoarekin baino ez dira moldatu. Emanaldia Gau Beltzekoa zela agerian utzi zuten hasieratik. Izan ere, bueltan izan ditugu The Hastelen´s herriko taldekoak bart ospaturiko arimen festan.

Azkenekoetako kontzertua herri barruan, udaberrian eskaini zuten, Ugartondoko Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren bigarren urtemuga festan. Ordukoan eta gainerako kontzertuetan bezalaxe, bertako nahiz  urrunagoko kantu ezagunekin itzuli dira oraingoan ere, Gau Beltzeko saiora. Frontoian aritu dira onena ematen, Alex de Miguel, Iñaki Zugasti, Joxean Anduaga, Adolfo eta Alex Romero, Gaizka Lasa eta Ainhoa Pikabea.

Aste hasierako aldapa leuntzeko hasi zen biltzen taldea, hortik The Hastelen´s izena. Oraingoan, asteburua gogotik girotu eta Gau Beltza biziagotu dute bart.