Gau Beltza

Kalejira ilunena argitu dute festara batutakoek

Noaua Aldizkaria

Gau Beltza ibiltaria ere izan da, iaz bezalaxe, Artzabaldik Dema plazara eginiko kalejirari esker. Belaunaldiarteko hitzorduak askotariko arimak bildu ditu.

Denetariko arimek hartu dute herria bart. Gau Beltzak askotariko aurpegiak izan ditu. Haietako asko batu dira, Artzabaldik abiatuta Dema plazaraino eginiko kalejiran. Ilunpetan egin dute bidea, Aranerreka ondoko bidetik. Iluntasunari musika jarri diote trikitilariek. Haien atzetik komunitate bat zuten, Gau Beltzeko beldurra elkarrekin uxatzeko gogotsu ziren.

Arima bizi askoak erakarri ditu hitzorduak. Aurrera eta atzera zebiltzan gaztetxoak bereziki haien gurasoekin.

Hedapena
Errekatxikin heldu da argia. Argi-zuziekin bide hori argiztatzen laguntzeko prest zuten herritar talde bat bertan. Haiek bideratu dituzte Gau Beltzean murgilduak ziren arimak Dema plazarantz, bizi asko eta zuzen, bidean galdu gabe.

Askotariko herri eragileek herritar hainbatekin batera antolaturiko hitzorduetako bat izan da, hasierako jolasak eta amaierako festa lotu dituen ekimena. Ohitura sustatzen hasteko ezinbesteko hitzordua, Gau Beltza herrian barrena hedatu du eta kalejira horrek.