"Beti Ikasten!" zikloa aste hasiera honetan, Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria

Hausnarketarako bi hitzorduko zikloa antolatu du Sutegi udal liburutegiak aste hasiera honetarako. "Irakurri, zertarako?", hortxe astelehen honetan, azaroaren 2an antolatu duten saioaren izenburua.

Eskaintza zabala iragarri dute udal liburutegikoek udazken honetarako. Segidan duzue egitarau osoa. Tartean, aste hasiera honetarako bi eguneko "Beti Ikasten!" izeneko zikloa iragarri dute, "guraso, irakasle eta hezitzaile ororentzat hausnarketarako topagunea" izan nahi duena. Irakurmena eta pantailak izango dituzte mintzagai saio horietan.

Hona hemen, asteotarako iragarritako ekimen zikloa:

Udazkena liburutegian
Azaroak 2, astelehena
18:00 "Irakurri, zertarako?" hitzaldi-solasaldia, Yolanda Arrietarekin.

Azaroak 3, asteartea
18:00 "Pantailekin, zer egin?" hitzaldi-solasaldia, Mikel Cerezoren eskutik.

Azaroak 9, astelehena
18:30 Literatura solasaldia Alaine Agirrerekin.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Alaine Agirreren "Euri eta ateri" izango da. Idazlea gure artean izango da. Jada eskuragarri ditugu liburutegian aipatu liburuaren hainbat ale". 

Azaroak 12, osteguna
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa 3-5 urtekoentzat.
Oharra: txikienak heldu batek lagunduta joatea komeni da.

Azaroak 23, astelehena
18:00
Ines Bengoaren ipuin kontaketa, 6 urtetik gorakoentzat.

Azaroak 27, ostirala
17:00
Irakurketa solasaldia 9 urtetik gorakoentzat. Yolanda Arrietaren “Mari Xor” liburua izango dute mintzagai.

Azaroak 30, astelehena
17:00
Irakurketa solasaldia 12 urtetik gorakoentzat. Euskadiko Haur eta Literatura Sariaren irabazle Yolanda Arrietaren “Zurtz” liburua izango dute mintzagai.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.