Udazkena liburutegian

Pantailak hizpide, "Beti Ikasten" zikloaren gaurko azken saioan

Noaua Aldizkaria

Argazkia: Sutegi udal liburutegia.

Hausnarketarako bi hitzorduko zikloa antolatua du Sutegi udal liburutegiak aste hasiera honetarako. "Irakurri, zertarako?" izan zen atzoko saioa; pantailak izango dituzte hizpide astearte honetan.

Eskaintza zabala iragarri dute udal liburutegikoek udazken honetarako. Tartean, aste hasiera honetarako bi eguneko "Beti Ikasten!" izeneko zikloa iragarri dute, "guraso, irakasle eta hezitzaile ororentzat hausnarketarako topagunea" izan nahi duena.

Astelehenean, "irakurri, zertarako?" galderari erantzuten aritu ziren Yolanda Arrietak bideraturiko saioan. "Zertarako irakurri XXI mendean? Gozatzeko, mundua ulertzeko, nork bere burua ezagutu eta aberasteko... kontatu digu #YolandaArrieta-k", eman dute aditzera antolatzaileek. Sutegi udal liburutegitik gaineratu dutenez, "sistemari kritikarik ez da falta izan, baina argi izpiak ere ikusi (sentitu) ditugu: haurra/gazte(txo)a eta liburuaren arteko bitartekaritzarako proposamenak, sormen-jokoak...e.a. Mila esker gerturatu zareten guztioi, eta bereziki zuri, Yolanda, beti ekin eta ekin, irakurketaren eta bitartekaritzaren alde".

Pantailak izango dituzte mintzagai astearte honetako, azaroaren 3ko saioan.

Hona hemen, Sutegi udal liburutegiak asteotarako iragarritako ekimen zikloa:

Udazkena liburutegian
Azaroak 3, asteartea
18:00 "Pantailekin, zer egin?" hitzaldi-solasaldia, Mikel Cerezoren eskutik.

Azaroak 9, astelehena
18:30 Literatura solasaldia Alaine Agirrerekin.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Alaine Agirreren "Euri eta ateri" izango da. Idazlea gure artean izango da. Jada eskuragarri ditugu liburutegian aipatu liburuaren hainbat ale". 

Azaroak 12, osteguna
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa 3-5 urtekoentzat.
Oharra: txikienak heldu batek lagunduta joatea komeni da.

Azaroak 23, astelehena
18:00
Ines Bengoaren ipuin kontaketa, 6 urtetik gorakoentzat.

Azaroak 27, ostirala
17:00
Irakurketa solasaldia 9 urtetik gorakoentzat. Yolanda Arrietaren “Mari Xor” liburua izango dute mintzagai.

Azaroak 30, astelehena
17:00
Irakurketa solasaldia 12 urtetik gorakoentzat. Euskadiko Haur eta Literatura Sariaren irabazle Yolanda Arrietaren “Zurtz” liburua izango dute mintzagai.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.