Lehen nazional mailako taldearen asteburuko eskubaloi neurketa ikusteko sarrerak eskuragarri

Noaua Aldizkaria

Pulpo Eskubaloi Klubekoekin lehiatuko da Usurbil K.E.-ren lehen nazional mailako senior gizonezkoen taldea azaroaren 7an Zumaian. Aipatu bilgunetik aditzera eman dutenez, aurkarien taldeak "40 sarrera jarri ditu Usurbil KEren eskura, bakoitza 5 euroan".

Usurbil Kirol Elkarteak zehaztu ditu, hurrengo asteburuko neurketak zeintzuk izango diren; haietako batzuk, Oiardo kiroldegitik kanpo jokatuko dituzte. Horien artean dira, Zumaian izango dituztenak. Pulpo EK taldekoekin lehiatuko direnen artean izango dira, lehen nazional mailako senior gizonezkoen taldekoak.

Azaroaren 7an izango da partida hori, arratsaldeko 18:30etan, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez, "norgehiagoka bertatik bertara ikusi eta Saizar Usurbil KEri harmailetatik babesa emateko aukera izango dute usurbildarrek". Horretarako, iaz egin bezalaxe, "Pulpo Eskubaloi Klubak 40 sarrera jarri ditu Usurbil KEren eskura. Sarrera bakoitzak 5 euroko prezioa izango du, eta adin txikikoek ere ordaindu beharko dute".

Sarrerak esteka honetako formularioaren bidez eskatu beharko dira: https://forms.gle/SL97WoMWtGaQ4SQA8]

Sarrera kopurua mugatua izango dela ohararazi du Usurbil K.E.-k. Bazkideek lehentasuna izango dute, sarrerak eskuratzerakoan.

Eginiko eskaerak, asteazkenean, azaroaren 4an jaso eta ordaindu ahalko direla eman dute aditzera eskubaloi taldeen bilgunetik, 19:00-20:00 artean, Oiardo kiroldegian. "Ordainketa eskudirutan edo txartel bidez egin ahal izango da".

Sarrerak eskuratzeko deia egin dute. "Animatu eta zatoz Saizar Usurbil KEri Zumaiako harmailetatik babesa ematera!".



Usurbil K.E.-ren asteburuko neurketak
Oiardo kiroldegian
Azaroak 6, ostirala
20:00
Jubenil neskak, territorial maila: Cortes Usurbil K.E.-I&D Trans Bidasoa Irun

Azaroak 7, larunbata
15:45
Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Decotena Pulpo EK
17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E. A-Mapfre Pulpo EK
19:00 Senior neskak, 2. territorial maila: Urbil Usurbil K.E.-Alkain Bidasoa Irun

Azaroak 8, igandea
08:45-14:15
Benjaminen eta alebinen topaketa.

Oiardo kiroldegitik kanpo
Azaroak 7, larunbata
10:15
Kadete neskak, territorial maila, Zumaiako Lubaki kiroldegian: Amama Taberna Pulpo EK-Usurbil K.E.
18:30 Senior mutilak, Lehen Nazionala, Zumaiako Lubaki kiroldegian: Sukia Pulpo EK-Saizar Usurbil K.E.

Azaroak 8, igandea
10:00
Infantil neskak, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian: Tecnifuelle Elgoibar-Usurbil K.E.
13:15 Senior mutilak, 2. Territorial maila, Zumaiako Lubaki kiroldegian: Bayona Autoak Pulpo EK-Usurbil K.E.

Oharra: jubenil eta infantil mutilen taldeen territorial mailetako partidak zehazteke daude.