Azaroaren 14an eta 15ean

Puzgarri Festa, igerileku berriaren irekiera ospatzeko

Noaua Aldizkaria

Argazkia: Usurbilgo Udala.

Astelehenean, azaroaren 2an irekitako Oiardo kiroldegiko igerileku berria. Iazko suteak eragindako kalteak konpontzeko lanen amaiera ospatzeko, Puzgarri Festa antolatu du Usurbilgo Udalak azaroaren 14rako eta 15erako. Izen-ematea zabalik izango dute gaurtik, usurbildar abonatuek.

Azaroaren 2az geroztik zabalik da Oiardo kiroldegiko igerileku eta sauna eraberritua. Obren amaiera ospatzeko asteburua antolatu du Usurbilgo Udalak azaroaren 14rako eta 15erako; Puzgarri Festa haur eta gaztetxoentzat, HH3-DBH4 artekoentzat. Igerilekuen edukiera mugatua izanda, hainbat txanda eta parte hartzeko erabilera irizipideak finkatu dituzte antolatzaileek.

Puzgarri Festa
Txandak
Azaroak 14, larunbata
09:30-10:20, 10:30-11:20, 11:30-12:20, 12:30-13:20 Familiak (HH3-LH2)
13:30-14:50, 15:00-16:20, 16:30-17:50, 18:00-19:20 Gazteak (LH3-DBH4)

Azaroak 15, igandea
09:30-10:20, 10:30-11:20 Familiak (HH3-LH2)
11:30-12:20, 12:30-13:20 Gazteak (LH3-DBH4)

Araudia
-Edukiera: txanda bakoitzeko gehienez 86 pertsona sartu ahalko dira, Oiardo kiroldegiko harreran izena emanda.
-Prezioak: usurbildar abonatuek doan. Ez abonatuen kasuan, adingabeen sarrerak 4,60 eurotan eskuratu ahalko dira, heldu laguntzaileenak 2,26 eurotan.
-Izen-ematea, Oiardo kiroldegiko harreran: azaroaren 5etik aurrera usurbildar abonatuek; gainerako erabiltzaileek azaroaren 9tik aurrera, plazak bete arte.
-Arauak: gazteak (LH3-DBH4) laguntzarik gabe sartuko dira; familien txandetarako (HH3-LH2) heldu batek izena eman beharko du gutxienez, eta bertan egon beharko du haurrekin. Heldu bakoitzeko gehienez lau haur egon ahalko dira. Txanoa eta txankletak derrigorrezkoak izango dira. Sorosleak eta hezitzaileak egongo dira une oro, jaia segurua eta alaia izateko.