Urte amaierarekin batera bueltan datoz gure artera, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. Azaroaren 21ean izango da, Usurbilgo Udalaren eta NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, arratsaldeko 17:00etan Oiardo kiroldegian. "Musu bete arte" izeneko ikuskizun berria ekarriko digute. Sarrerak dagoeneko eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman.
Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eragile ezberdinek antolaturiko ekimen zikloari emango dio hasiera ikuskizun horrek; Euskararen Asteari alegia. Aipatu emanaldiari segida emango dio, Aginagako Euskararen Galak:
Euskararen Astea
Azaroak 21, larunbata
17:00 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Muxu bete arte" ikuskizuna Oiardo kiroldegian.
Zehaztasunak: "Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin! Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta jakingo duzu!”.
Sarrerak: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri azaroaren 3tik aurrera.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.
Azaroak 28, larunbata
22:00 Euskararen Gala Aginagan Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Gurean, urteroko hitzordu bihurtu den festa: bakarrizketak, musikariak, dantza eta askoz gehiago!":
-Musika: Anne Etchegoyen, Anuk eta Elene, Patrice Dumora (Akelarreko abeslaria).
-Antzerkia: "Heroiaren mina" (Gaizka Chamizo).
-Dantza: klake dantzariak.
-Bakarrizketak: Txiki, Idoia Torregarai, Janire Atxurra.
-Magoa: Asier Kidam.
-Marrazkilaria: Unai Gaztelumendi.
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
