Txalapartak herriko plaza hartzeko egun seinalatua du azken urteotan, Jexux Artze Kultur Elkartearen eskutik. Aurtengo edizioa azaroaren 14rako antolatu dute. Ohi bezala, hiru bloke nagusietan egituratuko dute jaialdia. Goiz partean, txalaparta entzun nahiz zuzenean harremantzeko aukera eskainiko dute Mikel Laboa plazan, hamaiketako goxoak lagundua.
Eguerdian, Patrin elkartuko dira, txalapartak girotuko duen bazkaritarako. Arratsaldean kontzertu ibiltaria antolatu dute, Olanoenea plazatik hasita. Herrian barrena hedatuko dute txalapartaren kultura. Dema plazan bukatuko da jaialdia azken kontzertuarekin.
Senidetzea
Edizio honetan, Usurbilgo eta Oiartzungo txalaparta eskolen senidetzea bultzatuko da. Aurrerantzean, txalaparta jotzen ikasteaz gain, jaialdiok antolatu eta horietan parte hartuko dute. Izan ere, hitzorduotan dagoeneko parte hartzen ari dira urteotan ikasleak. Antolatzaileek haien protagonismoa handiu, ikasten jarraitzea motibatu eta haien ahalduntzea bultzatu nahi dute senidetze horren bidez.
Txalaparta Festa
Azaroak 14, larunbata
11:45 Herri erromeria, Mikel Laboa plazan (euria eginez gero, Askatasuna plazan)
Adar deia:
-Zuaznabartarrak.
-Goikoetxeatarrak.
-Zabalegitarrak.
-Txalaparta ikasleen emanaldia.
-Albokariak (Oiartzungo Albokalteak eta Usurbilgo Adarbakarrak).
-Txalaparta irekia.
-Txorizo eta sagardo banaketa.
14:00 Kalejira, albokariekin, Patri jatetxera.
14:30 Bazkaria, Patri Jatetxean (leku guztiak beteta daude).
Bazkarian zehar, txalaparta irekia.
18:30 Oiartzungo Makilakixkirekin senidetzea. Olanoenea plazatik hasita kontzertuak herrian zehar.
Jexux Artze Txalaparta eskola
Makilakixki
Esku-Txa hirukotea Txalaparta &+
20:00 Bihotx kontzertua, dema plazan.
Antolatzaileak: Jexux Artze Kultur Elkartea eta 650 Usurbil Bizi.
