Udazkena liburutegian

Literatura solasaldia gaur Alaine Agirrerekin

Noaua Aldizkaria

Hausnarketarako bi hitzorduko iragan asteko zikloaren ondotik, literatura solasaldia antolatua du Sutegi udal liburutegiak aste hasiera honetarako.

Iragan asteko "Beti Ikasten!" hausnarketarako zikloaren ondotik, segida izango du asteotan Sutegi udal liburutegiak udazken parte honetarako antolaturiko ekintzen ziklo eskaintza zabalak. Astelehen honetarako, azaroaren 9rako, Alaine Agirre Garmendiarekin literatura solasaldia iragarri dute. "Euri eta ateri" bere liburua izango dute mintzagai, saio horretan, egilea bertan dela. "Egoerak gain eginda dagoen Noraren ezinegona kontatzen du errelatoak, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Etxea eta lana utzita, Nora baserri batera joango da eta hurbilduko da naturara, sentitzen hasteko. Sobreran zituen geruza guztiak erantzita, iritsiko da bere funtsera".

Hona hemen, Sutegi udal liburutegiak asteotarako iragarritako ekimen zikloa:

Udazkena liburutegian
Azaroak 9, astelehena
18:30 Literatura solasaldia Alaine Agirrerekin.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Alaine Agirreren "Euri eta ateri" izango da. Idazlea gure artean izango da. Jada eskuragarri ditugu liburutegian aipatu liburuaren hainbat ale". 

Azaroak 12, osteguna
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa 3-5 urtekoentzat.
Oharra: txikienak heldu batek lagunduta joatea komeni da.

Azaroak 23, astelehena
18:00
Ines Bengoaren ipuin kontaketa, 6 urtetik gorakoentzat.

Azaroak 27, ostirala
17:00
Irakurketa solasaldia 9 urtetik gorakoentzat. Yolanda Arrietaren “Mari Xor” liburua izango dute mintzagai.

Azaroak 30, astelehena
17:00
Irakurketa solasaldia 12 urtetik gorakoentzat. Euskadiko Haur eta Literatura Sariaren irabazle Yolanda Arrietaren “Zurtz” liburua izango dute mintzagai.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.