3-5 urte artekoei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa eskainiko du Pello Añorgak ostegun honetan, azaroaren 12an.
Hona hemen, Sutegi udal liburutegiak asteotarako iragarritako ekimen zikloa:
Udazkena liburutegian
Azaroak 12, osteguna
18:00 Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa 3-5 urtekoentzat.
Oharra: txikienak heldu batek lagunduta joatea komeni da.
Azaroak 23, astelehena
18:00 Ines Bengoaren ipuin kontaketa, 6 urtetik gorakoentzat.
Azaroak 27, ostirala
17:00 Irakurketa solasaldia 9 urtetik gorakoentzat. Yolanda Arrietaren “Mari Xor” liburua izango dute mintzagai.
Azaroak 30, astelehena
17:00 Irakurketa solasaldia 12 urtetik gorakoentzat. Euskadiko Haur eta Literatura Sariaren irabazle Yolanda Arrietaren “Zurtz” liburua izango dute mintzagai.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.