Tailerra, osasun sisteman dugun erabakitze eskubideaz
"Gure erabakitzeko ahalmena osasun sistemaren aurrean" tailerra antolatu du Usurbil Herri Zaintzaileak. Hil Arte Bizi egitasmoko Nere Erkiagak bideratuko du, azaroaren 16an, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. "Pazientearen autonomiari eta osasun sisteman ditugun eskubideei buruz jargungo du Nere Erkiagak eta Aurretiazko Borondateen Dokumentua nola bete azalduko du, borondatea adierazi ezin dugunerako eskura daukagun tresna baliotsua".
Santuenea K.E.-ren datozen ekintzak
Azaroak 20, ostirala
17:00 Ontzien dekorazioa Inma Arroyoren eskutik ludotekan. Prezioak: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, bazkide ez direnek 2 euro.
Azaroak 21, larunbata
10:30-13:30 Belarritako eta koilareen tailerra Ibai-Ondo Backyard-ekoen eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean, 16 urtetik aurrerakoentzat.
Abenduak 4, ostirala
17:30-20:00 Sendabelar tailerra Santueneako frontoi ondoko lokalean, Leire Lazkanoren eskutik: "Gorputzaren zaintza "desodorantea, hortzetako pasta...
Prezioa: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 15 euro, bazkide ez direnek 20 euro.
Saioetako izen-ematea: santueneake@gmail.com / 621 095 644.
Kantu Taldea
Azaroaren 28an izango da hurrengo kantu-jira. Ordura arte, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak astelehenero biltzen segiko du Usurbilgo ikastarorako 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. "Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!".
KzGunea
Azaroaren 30era arte, goizez izango da zabalik KzGunea, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Abenduak 1-3, 16:00-18:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Abenduak 4, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Abenduak 9-22, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak. LibreOffice".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
