Greba orokorra

N634 errepidea moztu dute Troia parean

Noaua Aldizkaria

Etxebizitza eta soldata duinen aldeko greba orokorraren goizaldeko lehen mobilizazioetakoa izan da inguruotan; N634 errepidea moztu dute Troia parean.



Eguna argitu aurretik hasi dira mobilizazioak eta protesta ekintzak Hego Euskal Herri luze zabalean. Izan ere, etxebizitza eta soldata duinen aldeko greba orokorra deitua dute gaurko, LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU sindikatuek Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistarekin batera.

Testuinguru horretan, eguna argitu aurretik, inguruotan egindako lehenengoetako protesta ekintza duzue irudiotan. Goizaldeko 7:30ak inguruan N634 errepidea moztu dute Troia parean. Etxebizitza zein soldata duinen aldeko edota etxegabetzeen aurkako aldarri oihuak eta entzun dira. Ertzaintza bertaratu da, bide mozketa etetera. Bide ertzean segi du protesta ekintzak, parte hartzaileek amaiera eman arte.