Greba deialdi honek ekarritako berrikuntza nagusietakoa duzue irudiotan. Etxebizitza eta soldata duinen aldeko greba orokor honetarako bidea bart hasi zuten Usurbilen, gaurko herriko deialdien prestakuntza lanetan jardundako Usurbilgo LAB Asanbladak Mikel Laboa plazan antolaturiko kanpaldiarekin.
Iluntzean eginiko lehen informazio asanbladaren ostean, lehenengo kale bira egin zuten gauerdia heldu aurretik, herriak grebarekin bat egin zezan. Asteazken goiz honetan eginiko dinamiken artean duzue, herrian barrena eginiko manifestazioa, edota gaurko mobilizazioetarako antolatzeko Mikel Laboa plazan bertan eginiko asanblada. Kanpaldiaren eremuan bertan egin dute baita, goizeko 10:00etan herri agerraldia.