Greba orokorra

Espekulazioa debekatu eta beharrizanen araberako etxebizitza antolaketa galdegin dute manifestazio bidez

Noaua Aldizkaria

Lasarte-Oria eta Usurbilgo bizilagunak bateraturiko manifestazioa egin dute etxebizitza eta soldata duinen aldeko greba orokorra borobiltzeko, asteazken iluntze honetan, azaroaren 11n, Lasarte-Orian bertan. Jendetsua izan da, "etxebizitza eskubidea bermatzeko espekulazioari ez! Espekulatzaileak espropiatu. Espekulazioa debekatu. Etxebizitza beharrizanen arabera antolatu", aldarripean udalerri horren erdiguneko kaleetan barrena eginiko manifestazioa.