Txalaparta Festa

Esku-Txa eta Kimu taldeek borobildu zuten jaialdia

Noaua Aldizkaria

Goizetik iluntzera herria txalapartaren kulturaz blaituriko jaialdia Esku-Txa eta Kimu taldeek borobildu zuten.

Euskal Herrian barrena eta hemendik kanpo, txalapartaren kultura hedatzen, sustatzen dabiltzan taldeei lekua egiten die urtero Jexux Artze Kultur Elkarteak antolaturiko Txalaparta Festak. Oraingo honetan, Esku-Txa eta Bihotx taldeak gondidatuak zituzten aurtengo ediziorari amaiera emateko. Bihotx taldekoek, ordea, ezin izan zuten jaialdian parte hartu. Haien ordez, Kimu taldeak eskaini zuen emanaldia.

Esku Txak, eskuz jotako txalaparta ardatz duen taldekoek eskaini zuten lehen saioa. Kitarra eta doinu gehiagoren bidelaguntzarekin plazaratu zuten, joaldi modu desberdinez uztarturiko saioa dinamikoa.

Segidan, Kimu Txalaparta taldekoen txanda izan zen. Taldeko kideetako bat da Sergio Lamuedra, Jexux Artze Txalaparta Eskolako irakaslea. Haien sare sozialetan irakurri moduan, askotariko saioak eskaintzen dituzte; "zuzeneko txalaparta emanaldiak eta emanaldi pedagogikoak: kongresuak, ezkontzak, harrerak, omenaldiak...
Emanaldi luzeak eta konponketa musikalak".
Lamuedrak sortutako hainbat abesti eskaini zituzten aurtengo Txalaparta Festa amaitzeko.