#A29

Usurbilgo EAJ-PNV ere ostegun gauez murgildu zen hauteskunde kanpainan

Erredakzioa

Hauteskunde kanpaina bete-betean da. Ostegun gauerdian, Espainiako Gorteak berritzeko kanpaina hasi eta berehala, EAJ-PNVko lantaldea herriko txoko ezberdinetan aritu zen kartelak jartzen. 

Lehen asteburua egin du kanpainak. NOAUA!ren ere, tarte berezi bat eskainiko diegu Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeei. Usurbilgo udaletxean ordezkatuta dauden alderdiengana jo dugu balorazio eske, eta datorren astean emango dugu batzuk eta besteek azaldutakoaren berri.

Bien bitartean, hona hemen azaroaren 29ko hauteskundeei begirako hitzordu nagusien egutegia:

  • Azaroak 13-27: hauteskunde kanpaina.
  • Azaroaren 19ra arte: posta bidez bozkatzeko eskaera Correosen.
  • Azaroak 25: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
  • Azaroak 28: hausnarketa eguna.
  • Azaroak 29: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean.
  • Abenduak 23: Diputatuen Kongresua eta Senatua osatzeko ekitaldiak 10:00etan.

 

Posta bidezko botoa eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du
Posta bidezko botoa eskatzeko epealdiak zabalik jarraituko du, azaroaren 19ra arte. Modalitate horretan bozkatzeko dokumentazioa jaso ostean, azaroaren 26rako tartea izango da modu horretan botoa emateko.

Correoseko bulegoetan tramitatu dezakezue posta bidez bozkatzeko eskaera, nortasun agiria edo norbere burua identifikatzeko baliokidea den dokumentua aurkeztuta. Bestela, telematikoki ere egin ahalko da eskaera helbide honetan: correos.es