Euskararen Astea

"Musu bete urte", Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ikuskizunerako sarrerak eskuragarri

Noaua Aldizkaria

Datorren larunbatean, azaroaren 21ean Oiardo kiroldegian eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman.

Urte amaierarekin batera, bueltan datoz gure artera, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. Azaroaren 21ean izango da, Usurbilgo Udalaren eta NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, arratsaldeko 17:00etan Oiardo kiroldegian. "Musu bete urte" izeneko ikuskizun berria ekarriko digute. Sarrerak eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman.

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eragile ezberdinek antolaturiko ekimen zikloaren baitan eskainiko da emanaldia. Aipatu emanaldiari segida emango dio Aginagako Euskararen Galak.


Euskararen Astea
Azaroak 21, larunbata
17:00 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Musu bete urte" ikuskizuna Oiardo kiroldegian.
Zehaztasunak: "Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin! Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta jakingo duzu!”.
Sarrerak: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri azaroaren 3tik aurrera.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.