Euskararen Astea

"Musu bete urte" ikuskizunerako sarrerak agortuak

Noaua Aldizkaria

Larunbatean, azaroaren 21ean, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek Oiardo kiroldegian eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak agortu dira.

Urte amaierarekin batera, bueltan datoz gure artera, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. Larunbat honetan, azaroaren 21ean izango da, Usurbilgo Udalaren eta NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, arratsaldeko 17:00etan Oiardo kiroldegian. "Musu bete urte" izeneko ikuskizun berria ekarriko digute. Sarrerak zenituzten usurbilkultura.eus plataforman. Zenituzten diogu, agortu baitira jada.

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eragile ezberdinek antolaturiko ekimen zikloaren baitan eskainiko da emanaldia. Aipatu emanaldiari segida emango dio Aginagako Euskararen Galak. Hitzordu horretarako bai, sarrerak eskuragarri jarri dituzte antolatzaileek:


Euskararen Astea
Azaroak 21, larunbata
17:00 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Musu bete urte" ikuskizuna Oiardo kiroldegian.
Zehaztasunak: "Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin! Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta jakingo duzu!”.
Sarrerak: agortuak.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.




Azaroak 28, larunbata
22:00 Euskararen Gala Aginagan Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Gurean, urteroko hitzordu bihurtu den festa: bakarrizketak, musikariak, dantza eta askoz gehiago!":
-Musika: Anne Etchegoyen, Anuk eta Elene, Patrice Dumora (Akelarreko abeslaria).
-Antzerkia: "Heroiaren mina" (Gaizka Chamizo).
-Dantza: Herri Arte Eskolako klake taldea.
-Bakarrizketak: Txiki, Idoia Torregarai, Janire Atxurra.
-Magoa: Tor Magoa.
-Marrazkilaria: Unai Gaztelumendi.
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman edo Arrate Ostatuaan.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.