San Tomas Azokako lehiaketetarako babarruna eta sagardoa ekartzeko aukera

Noaua Aldizkaria

NOAUA! Kultur Elkarteak abenduaren 20rako antolaturiko San Tomas Azokari lotuta, abian du babarrun eta sagardo txapelketetarako jaki eta edarion bilketa.

Etxean sagardoa edota babarruna ekoitzi ohi duzuenok, adi, badator eta urte amaiera, eta harekin, San Tomas Azoka. NOAUA! Kultur Elkartea hitzordua prestatzeko lanetan buru-belarri dabil. Abenduaren 20an ospatuko da aurtengo edizioa. Besteak beste, nola ez, herrian ekoitzitako babarruna eta sagardoa ikusgai jarri, lan hori egiten dutenei plaza eskaini eta ekoizleok saritu nahi ditu beste behin.

Horretarako, abian jarri du herrian, etxeetan ekoizitako babarrunaren eta sagardoaren bilketa. Abenduaren 14ra arteko epealdia izango dute interesdunek deialdian parte hartu eta izena emateko.

Sagardo lehiaketa
-Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
-Partaide bakoitzak 6 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 2,5 euro ordainduko zaio (15 euro guztira).

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 15 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 300 euro eta txapela.
2. saria: 150 euro.
3. saria: 60 euro.

Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza

Urte amaierako azokak
Azaroak 28, larunbata
11:00-14:30
Hurbilagoren Udazkeneko Azoka Usurbilgo frontoian.
Zehaztasunak: "liburu eta diskoen azken nobedadeak, ipuinak, koadernoak, jostailuak, diseinu bereziko kamisetak, sudaderak, poltsak, motxilak, zeramika produktuak, bitxiak, laminak eta ilustrazioak, panpinak, kandelak, egurrezko produktuak eta gehiago".
11:30-14:30 Azokako salmenta postuak.
11:30-14:30 Tailerrak, Ziortza Gazte Elkartearen eskutik.
Azokan zehar, gaztainak eta sagardoa doan, azokan eginiko erosketen truke.
13:30 650 Usurbil Bizi Otarraren aurkezpena.
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Azaroak 29, igandea
25. Erle Eguna
09:00-10:00
Ezti eta gozogintza bilketa, postreen bilketa, marrazki lehiaketa.
11:00-14:00 Azoka:
-Balerdipekoen eskutik tailerra.
-Ezti eta txokolatezko goxoak.
-Ezti dastaketa.
13:30 Sari banaketa: eztigintza, gozogintza, marrazkiak.
Antolatzaileak: Erle Lagunak, Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Erlezain Elkartea, Goroxtitxo Eztiola, Mahala.

Abenduak 20, igandea
Eguerdi partean, NOAUA! K.E.-ren San Tomas Azoka frontoian. Besteak beste, babarrun eta sagardo txapelketak egingo dira.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.