Musikalean

Zumarteren talde instrumentalek Sutegi musikatu dute

Noaua Aldizkaria

"Musikalean" ekimeneko kalejiraren ondotik, Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalek kontzertua eskaini dute Sutegiko auditorioan.

Herria kalez kale musikatzen aritu ostean, kontzertu ederra eskaini dute Sutegiko auditorioan. Zumarteko kideak "Musikalean" izeneko ekimenarekin plazaratu dira urtero moduan, azaroaren 22ko Musikarien Egunaren harira, ostegun honetan, hilaren 19an.

Kalejira eta kontzertua iragarria zuten. Euskal Herriko Musika eta Dantzen Eskolak antolaturiko ekimenaren baitako bigarren ekitaldia kultur-etxeko auditorioan eskaini dute. Zumarteko talde instrumentalek saio ederra eskaini dute. Euskal musika talde askoren abesti ezagunak musikatu edota abestu dituzte. Zea Mays, Berri Txarrak edota Akelarre biziberritu dituzte maisutasun handiz, Sutegiko emanaldian zehar.

Askotariko ahots eta instrumentuak tartekatu dituzte saioan zehar.

Ospakizun ukituko saioak
Gaurko emanaldien ondotik, urte amaierako ospakizunen ekimenetan murgilduko da abenduan Zumarte Musika Eskola. Batetik, urtean bitan Udalarekin lankidetzan antolaturiko belaunaldiarteko topaketa musikatua egingo dute, Eguneko Zentroko edota eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileekin.

Gabon giroko lehenengo kontzertua izango da, baina ez azkena. Izan ere, abesbatzek ere haien saioa eskainiko dute Salbatore elizan.