Organo emanaldia gaur

Noaua Aldizkaria

Ignacio Arakistainen organo emanaldia antolatu dute ostiral honetan, azaroaren 20an, Salbatore elizan.

Azaroaren 20rako antolatu dute Organoaren Lagunak, Fray Jose Echebarria Elkarteak, Usurbilgo parrokiak eta Usurbilgo Udalak, arratsaldeko 19:00etan Salbatore elizan. Ignacio Arakistainen emanaldia izango da. Azpeitiako organista eta musikaria da. “Musikene eta Vienako Unibertsitatea bezalako erreferentziazko zentroetan hezia, Europako hainbat herrialdetan errezitaldiak eskaini ditu eta musika, tradizioa eta esperimentazioa uztartzen dituzten proiektuetan aktiboki laguntzen du”. Bere egungo “irakaskuntza-lana jarduera artistiko biziarekin uztartzen du”.

Arakistainek ondoko "Pablo Soraluze lagunak eginiko afixa apartarekin" iragarri du, ostiral honetan "Usurbilgo Salbatore elizan izango naizela, organo errezitaldi bat eskaintzen. Menuan izango ditugu Mendelssohn, Franck, Litaize, Mozart edota Ravelen musikak. Bikainak guztiak. Gonbidatuta zaudete!".