Inauteri Festarako gaia proposatzeko garaia

Noaua Aldizkaria

Otsailaren 6ko Inauteri Festa egunean zertaz mozorrotu nahi zenuketen proposatzeko epealdia zabalik duzue.

Urruti dagoela iruditu arren, oso goiz helduko zaigu datorren mozorro festa. Otsailaren 6an ospatuko dugu. Honenbestez, prestaketak abiatzeko garaia da. Zertaz mozorrotu nahi duzuen erabakitzeko aukera duzue asteotan. Ekarpenak elkartea@noaua.eus helbidera bidali ditzakezue. Aurreko edizioan bezalaxe, zuen proposamenetetatik zenbait igaroko dira azken fasera. Web bidezko inkestako zuen botoek erabakiko dute behin betiko gaia.

Ohi bezala, ekarpen berriak biltze aldera, gogoan izan, azkeneko mende laurden honetako Inauteri Festan hautaturiko gaien zerrenda:
2027/02/06: ?
2026: munduko festak.
2025: Superheroiak.
2024: Fauna.
2023: Filmak.
2022: Gai librean.
2021: Ez zen antolatu.
2020: Dantza.
2019: Jolasak.
2018: Ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: Lanbideak.
2015: Ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.