Azaroko kantu-jiraren atariko entsegu saioa gaur

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak larunbaterako, azaroaren 28rako antolaturiko kantu-jiraren atariko asteleheneroko saioa izango dute gaur Agerialden.

Kantu Taldea
Larunbatean, azaroaren 28an izango da hurrengo kantu-jira. 12:00etan abiatuko dute Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea. Hitzordu horren atarian, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak astelehenero biltzen segiko du Usurbilgo ikastarorako 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. "Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!".

KzGunea
Azaroaren 30era arte, goizez izango da zabalik KzGunea, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Abenduak 1-3, 16:00-18:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Abenduak 4, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Abenduak 9-22, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak. LibreOffice".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Santuenea K.E.
Ontzien dekorazioari eta Ibai-Ondo Backyardekoen belarritako eta koilareen tailer bana antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak asteburuan. Abenduaren 4rako antolatu dute hurrengo tailerra, sendabelarrei lotutakoa Leire Lazkanorekin; aldiz, elkartetik jakinarazitakoaren arabera, taldea osatu dute. Izen-ematea, beraz, itxi dute.