Hurbilagoren Udazkeneko Azoka larunbatean

Noaua Aldizkaria

Hurbilago elkarteak Udazkeneko Azoka antolatu du azaroko azken larunbat honetarako.

Azaroan sartzearekin batera barneratu ginen azoken zikloan Aitzaga Elkartearen 30. Artisau Azokaren eskutik. Eskuz landutako hainbat produktuen postu kokatu zituzten frontoian eta Askatasuna plazan. Osteratxoa egin nahiz ikusitakoa eskuratzeko aukera ederra izan zen. Euskal Herri luze zabaleko artisauak erakarri zituen hitzorduak, herrikideak baita tartean.

Hurbilagoren Udazkeneko Azoka
Artisauen ondotik, merkatarien txanda izango da azaroaren 28an. Izan ere, Hurbilago elkarteak bere Udazkeneko Azoka iragarri du hilabete honetako azken larunbat goiz eta eguerdi parterako. Askotariko gaien salmenta postuak kokatuko dituzte frontoian; herri ordezkaritza izango da baita herrira gonbidaturiko hainbat artisau, sortzaile...

Zenbait sorkuntza tailerretan parte hartzeko aukera ere izango da, Ziortza Gazte Elkartearen eskutik. Azoka honetan ere bapo egiteko gaztainak eta sagardoa dastatzeko aukera eskainiko da, bertan erosketak egitearen truke.

Azkenik, ikusgai izango da azokan zehar, urte amaieran zozketatuko den 650 Usurbil Bizi otarra. Herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz hornitua dator aurtengoa ere. Azaroaren 6ra arte izan zuten herriko ekoizleek eta sortzaileek haien ekarpenak egiteko tartea, Udalak, Kulturguneak eta Hurbilagok sustaturiko egitasmorako. Emandakoa ikusgai jarriko dute. Gero, abenduan zehar, herriko saltokietan eginiko erosketen truke halako otarrak eskuratzeko zozketan parte hartzeko aukera izango da. Urte amaieran egingo da zozketa eta otarron banaketa ekitaldia.

Hurbilagoren Udazkeneko Azoka
Azaroak 28, larunbata
11:00-14:30
Hurbilagoren Udazkeneko Azoka Usurbilgo frontoian.
Zehaztasunak: "liburu eta diskoen azken nobedadeak, ipuinak, koadernoak, jostailuak, diseinu bereziko kamisetak, sudaderak, poltsak, motxilak, zeramika produktuak, bitxiak, laminak eta ilustrazioak, panpinak, kandelak, egurrezko produktuak eta gehiago".
11:30-14:30 Azokako salmenta postuak. Parte hartzaileak:
-Usurbildik: Jox, Makaë, Maixux, Xüka Eskuz Egina, Lizardi liburudenda, Iratze, Valkyrja, Sleepy Mimosa eta Dale Kandela, Zurgai, Azi, Iñurri elkartea, Anaiet.
-Gonbidatuak: Ni Naiz, Anika Nahiak, Kolore, Hemendik Hara, Urluma, Ciaobellaido, Amaetabiok, Crea, Lajtau Crafts, Aldaxka, Tai Day Studio, Norte Jewellery, @Agur.Handamade, Bihurri.
11:30-14:30 Tailerrak, Ziortza Gazte Elkartearen eskutik.
Azokan zehar, gaztainak eta sagardoa doan, azokan eginiko erosketen truke. 650 Usurbil Bizi Otarra ikusgai.
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.