Gogotik egin dezake euria datozen egunotan, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez. Abisu horia ezarri du asteazken honetan, azaroaren 25ean, goizeko 9:00etan hasi eta ostegun goizeko 9:00ak arte, "prezipitazio iraunkorra" tarteko. 24 orduko epealdi horretan, "Kantauri isurialdean 24 ordutan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak botako ditu; euria iraunkorra izan daiteke. Zaparradak zenbait lekutan handiak izan daitezke. Trumoi-ekaitzak izan daitezke".
Horrekin batera, asteazken eguerditik gauerdira, haizeagatik ere kolore bereko abisua indarrean izango da haizeguneetan "Kantauri isurialdeko haizeguneetan mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki kostaldean", Euskalmet-ek jakinarazi duenez.
Horrez gain, haizeguneak ez diren tokietan ere abisu horia ezarri dute hilaren 25erako, 12:00-18:00 artean. "Kantauri isurialdean, haizeguneak ez diren lekuetan, mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki itsasertzetik gertuen dauden lekuetan", Euskalmet-ek ohartarazi duenez.
Egunotarako iragarpena
Baldintza hauekin, gaur, hilaren 24an, Usurbilen, "zerua oso hodeitsu egongo da. Arratsalde-gau partean euria egingo du. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean mendebaldera aldatuko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Asteazkenean, hilaren 25ean, "giroa goibel eta euritsu egongo da. Mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, goizean goiz hego-mendebaldekoa nagusi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".
Ostegunean, azaroaren 26an, "zerua hodeitsu egongo da. Zaparrada txikia egingo ditu, zenbait lekutan ertainak gauean atertu egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean indarra galduko du eta ipar-osagaira egingo du, ahul-bizi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.