Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunerako astebete baino ez da geratzen. Ordura arteko bidea, Euskararen Astearekin egingo dugu Usurbilen. Izan ere, euskarari gorazarre egiteko hainbat deialdi izango dira egunotan; lehenengoak aste hau amaitu baino lehen. Lehenbizi, udalbatza “Estatus berri bat euskararentzat” izeneko adierazpena bozkatzekoa da, ostegun honetako, azaroaren 26ko osoko bilkuran.
Bi egun geroago, euskarazko sorkuntzari, askotako diziplinei lekua egiten dien Euskararen Gala ospatuko dute Aginagako Eliza Zaharrean. Sarrerak eskuragarri dituzue oraindik.
Euskararen Astera begirako ekimenen berri duzue segidan:
Euskararen Astea
Azaroak 26, osteguna
18:00 Udalbatzaren osoko bilkura. “Estatus berri bat euskararentzat” izeneko abenduaren 3ko Euskararen Eguneko adierazpenaren bozketa.
Azaroak 28, larunbata
12:00 Kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
22:00 Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Gurean, urteroko hitzordu bihurtu den festa: bakarrizketak, musikariak, dantza eta askoz gehiago!":
-Musika: Anne Etchegoyen, Anuk eta Elene, Patrice Dumora (Akelarreko abeslaria).
-Antzerkia: "Heroiaren mina" (Gaizka Chamizo).
-Dantza: Herri Arte Eskolako klake taldea.
-Bakarrizketak: Txiki, Idoia Torregarai, Janire Atxurra.
-Magoa: Tor Magoa.
-Marrazkilaria: Unai Gaztelumendi.
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman edo Arrate Ostatuan.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 1, asteartea
Egunean zehar, Mikel Laboa gogoan. Hil zenetik hemezortzi urte beteko diren egunean, haren musika entzungai bere izena daraman plazan. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra, Laboaren aldeko oroimen eta gorazarre mezuak idazteko Erregistro Liburua Sutegi udal liburutegian.
Abenduak 2, asteazkena
18:00 Yolanda Arrietak eta Ane Arzelusek NOAUA! K.E.-rentzako prestaturiko “Pox, Mox eta Trumoi -2- Euri eguna” ipuinaren aurkezpena Sutegi udal liburutegian.
Nori zuzendua: 2-6 urte arteko haurrentzat eta haien familientzat.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Sutegi udal liburutegia.
Abenduak 3, osteguna
Egunean zehar, Udarregi ikastolaren eskutik: tailerrak, jolasak, kantaldiak (11:45ean Lhkoen saioa Mikel Laboa plazan)…
16:45 Euskararen Eguna Zubietan.
Antolatzailea: Zubietako guraso elkartea.
18:00 Kantu Taldearen kantaldia. Herriko frontoitik kalejiran abiatuko dira.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Abenduak 4, ostirala
16:20 HH5-LHko ikasleek etxetik eramandako euskarazko liburuen truke azoka Agerialdeko patioan.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.
Abenduak 6, igandea
14:00 Kantu bazkaria Aialde Berri sagardotegian. Txartelak azaroaren 30era arte salgai.
Antolatzailea: Santuenea K.E.