Sareren hileroko azkenaurreko mobilizazioa etzi

Noaua Aldizkaria

Helmugara begira da Usurbilgo Sare, azken ostiraletako mobilizazio dinamikaren azken txanpan. Azkenaurreko elkarretaratzea deitua du azaroaren 27rako.

Sarek aurtengoz eta ziklo hau itxi aurretik, iragarritako azkenaurreko mobilizazioa egingo du ostiralean, azaroaren 27a, iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Aurrekoa urriaren 30ean egin zuen.

Gogoan izan, Euskal Herri mailako bilguneak bere baitan eginiko hausnarketa prozesutik amaitutzat ematea erabaki du hileroko azken ostiraletako elkarretaratzeen dinamika, presorik gabeko herrietan behintzat. Herri bakoitza bere modu eta erritmoan ematen ari zaio amaiera. Usurbili dagokionean, herri honetako Sare taldeak abenduan deituko du azken elkarretaratzea, urtarrilaren 9rako Bilbon antolatutako manifestazioaren aurretik alegia.

Azken deialdiak, beraz, Bizkaiko hiriburuko manifestazio horri begirakoak izatea nahi dute, besteak beste, baita euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde, urteotan hainbat herritar eta taldeek eginiko lana aitortzeko ere. Horren isla da, urria amaieran margotu zuten horma-irudia Zubiaurrenea kalean.

Sareren datozen deialdiak
Azaroak 27, ostirala
20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Abendua
Azken ostiraleko elkarretaratzeen dinamikaren amaiera, Mikel Laboa plazan.

Urtarrilak 9, larunbata
17:00 Manifestazio nazionala Bilboko La Casillatik, "Helmuga: denak etxera" aldarripean.

Deitzailea: Usurbilgo Sare.