Pilota, eskubaloi eta futbol partidez jositako asteburua

Noaua Aldizkaria

Pilota, eskubaloi eta futbol partidak izango ditugu azaroko azken asteburu honetan. Lerrootan dituzue egunotarako kirol hitzorduei buruzko xehetasunak.

3. Ibai-Ondo Backyard
Plazen %84 erreserbatua dago, baina oraindik izena emateko lekua bada, martxoaren 20ko asteburuan Santuenean jokatuko den 3. Ibai-Ondo Backyard erronkarako. Azaroaren 28ra arte, Usurbilen erroldaturikoek eman ahalko dute izena ibaiondobackyard.eus/inskripzioak atarian, 45 euroren truke. 25 plaza gorde ditu antolakuntzak herrikideentzat, haietatik bost Santueneako Ibai-Ondo elkarteko bazkideentzat. Abenduaren 1ean, iluntzeko 21:00etan parte hartzaile ororentzako izena emateko epealdia irekiko dute. Guztira, ehun lagunek parte hartu ahalko dute, orduero 6,7 kilometroko ibilbidea egitean oinarrituriko ekimenerako.


Pilota Usurbilen

Azaroak 27, ostirala
17:30
Alebinak 2. Mailan: Sanchez (Pagazpe) - Sene (Behar zana)
-Infantilak 2. Mailan: Uranga (Pagazpe) - Peña (Izurun)
-Kadeteak 2. Mailan: M. Alejo (Pagazpe) - Beracierto (Zarautz)


Futbola
Haranen
Azaroak 28, larunbata
10:00
Infantil nesken F-8 Kopa: Usurbil F.T.-Intxaurdi K.E.
16:00 Gizonezko kadeteen 1. maila: Usurbil F.T. B- Zumaiako F.T. B
18:00 Gizonezkoen erregionalen 1. maila: Usurbil F.T. B-Zumaiako F.T. B

Azaroak 29, igandea
09:00
Alebin 2. urtea Liga: Usurbil F.T.-Zumaiako F.T.
11:30 Gizonezko jubenilen Gorengo Maila: Usurbil F.T.-Elgoibar C.D.
16:00 Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Usurbil F.T.-Lagun Onak C.D.
18:00 Mutilen infantil txiki kopa, 1. fasea: Usurbil F.T.-Igeltegi de Donostia C.F.

Haranetik kanpo
Azaroak 28, larunbata
16:45
Alebin nesken Kopa, Donostiako Felix Garinen: CD Sanse (2015-16) FB-Usurbil F.T.
18:30 Gizonezkoen Gorengo Maila, Urnietan: Urnieta C.D.-Usurbil F.T.

Azaroak 29, igandea
13:30
Emakumezkoen Gorengo Maila, Martutenen: Martutene K.E.-Usurbil F.T. B
14:45 Gizonezko kadeteen 1. maila, Beraunen: Beti Ona C.D.-Erain C – Usurbil F.T.


Eskubaloia
Oiardo kiroldegia
Azaroak 28, larunbata
10:15
Infantil neskak: Usurbil K.E.-Royde BKE
12:00 Jubenil neskak territorial maila: Cortes Usurbil K.E.-Ereintza Beissier
17:15 Jubenil mutilak territorial maila: Usurbil K.E. B-Leizaran Eskubaloia
19:15 Senior mutilak lehen nazionala: Saizar Usurbil K.E.-Tolosa Eskubaloia

Azaroak 29, igandea
11:00
Kadete neskak territorial maila: Artzabal Usurbil K.E.-Hernani Alaia Centro Odontológico E.T.

Oiardotik kanpo
Azaroak 28, larunbata
11:15
Jubenil mutilak Euskal Liga, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian: Balonmano Barakaldo - Usurbil K.E. A
13:00 Kadete mutilak euskal liga, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian: Balonmano Barakaldo - Usurbil K.E.

Azaroak 29, igandea
13:30 Senior emakumezkoak, Pasaiako kiroldegian: Munttarpe-Urbil Usurbil K.E.


Ate irekien eguna
Abenduaren 5erako antolatu du Oiardo kiroldegian; 09:30etan benjaminentzat (2017-18) eta 11:30etan alebinentzat (2015-26). “Ekimenaren helburua eskubaloia haur gehiagori gerturatzea eta kirol hau ezagutzeko eta probatzeko aukera eskaintzea da”, Usurbil K.E.-ren esanetan. Usurbil KEko kadete nesken taldeko eta klubeko Lehen Nazional mailako taldeko bigarren entrenatzaile Xabi Ikutzak gidatuko du saioa, gonbidatu sorpresarekin. “Goiz osoan zehar, eskubaloia modu ludiko eta parte-hartzailean ezagutzeko hainbat jarduera egingo dituzte haurrek. Besteak beste, kirol honen oinarrizko alderdiak lantzeko jolasak eta ariketak, trebetasuna eta koordinazioa garatzeko dinamikak eta talde-lana sustatzeko jarduerak proposatuko dituzte. Gonbidatu bereziarekin topaketa egiteko aukera ere izango dute, haren esperientziak ezagutzeko eta galderak egiteko”. Eskubaloia probatu gogoz diren aipatu adin tartekoei zuzendua dago. Doako hitzordu horren helburua, “eskubaloia sustatzea, haur berriak kirolera erakartzea eta kirolaren bidez lagunartean gozatzeko aukera eskaintzea da”.