Kantuan plazaratu dira, giro ederrean

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak azaroko azken larunbateko kantu-jira egin du larunbat eguerdi honetan. Astebeteko tartean iragarritako lehen saioa izan da. Izan ere, Euskararen Nazioarteko Egunean kantuan itzuliko dira plazara.

Kanturako giro ederra zegoen. Unea ezinhobeto baliatu du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak larunbat honetan, azaroaren 28an. Kantu-jiran irten dira kalez kale, hilero moduan. Hamabietan abiatu dute kalejira Mikel Laboa plazatik.

Adi, laster berriz ikusiko ditugu eta bira horretan. Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean izango da. Aurreko urteen antzera, kantuan plazaratuko dira berriz. Haiekin bat egiteko bigarren hitzordua izango da, beraz, astebeteko tartean.

Ekitaldia, egunotan, hainbat herri eragileek antolaturiko ekimenen Euskararen Astearen baitan egingo da. Hemen duzue, gaurko Aginagako Euskararen Galatik hasita, egunotan datozen gainerako aipatu zikloko hitzorduen berri:


Euskararen Astea
Azaroak 28, larunbata
22:00 Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Gurean, urteroko hitzordu bihurtu den festa: bakarrizketak, musikariak, dantza eta askoz gehiago!":
-Musika: Anne Etchegoyen, Anuk eta Elene, Patrice Dumora (Akelarreko abeslaria).
-Antzerkia: "Heroiaren mina" (Gaizka Chamizo).
-Dantza: Herri Arte Eskolako klake taldea.
-Bakarrizketak: Txiki, Idoia Torregarai, Janire Atxurra.
-Magoa: Tor Magoa.
-Marrazkilaria: Unai Gaztelumendi.
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman edo Arrate Ostatuan.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 1, asteartea
Egunean zehar, Mikel Laboa gogoan. Hil zenetik hemezortzi urte beteko diren egunean, haren musika entzungai bere izena daraman plazan. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra, Laboaren aldeko oroimen eta gorazarre mezuak idazteko Erregistro Liburua Sutegi udal liburutegian.

Abenduak 2, asteazkena
18:00
Yolanda Arrietak eta Ane Arzelusek NOAUA! K.E.-rentzako prestaturiko “Pox, Mox eta Trumoi -2- Euri eguna” ipuinaren aurkezpena Sutegi udal liburutegian.
Nori zuzendua: 2-6 urte arteko haurrentzat eta haien familientzat.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Sutegi udal liburutegia.

Abenduak 3, osteguna
Egunean zehar, Udarregi ikastolaren eskutik: tailerrak, jolasak, kantaldiak (11:45ean Lhkoen saioa Mikel Laboa plazan)…
16:45 Euskararen Eguna Zubietan.
Antolatzailea: Zubietako guraso elkartea.
18:00 Kantu Taldearen kantaldia. Herriko frontoitik kalejiran abiatuko dira.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

Abenduak 4, ostirala
16:20
HH5-LHko ikasleek etxetik eramandako euskarazko liburuen truke azoka Agerialdeko patioan.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.

Abenduak 6, igandea
14:00 Kantu-bazkaria Santueneako Aialde-Berri sagardotegia. Sebas & Kikek girotuko dute.
Menuak:
-Helduena: txorizo egosia, bakailu tortila, saiheskia eta letxuga, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ura, sagardoa, ardo beltza. Kafea (kopa aparte). Prezioa: 35 euro.
-Haurrena: makarroiak tomate eta txorizoarekin, hanburgesa kroketak eta patatekin. Izozkia. Prezioa: 18 euro.
Txartelak Santueneako Esnaola janari-dendan eta Artzabal jatetxean salgai azaroaren 30era arte, baita santueneake@gmail.com helbidean nahiz 621 09 56 44 telefono zenbaki bidez ere.

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.