Izatez, urte gehiago izan arren, 25 edizio bete ditu Usurbilgo Erle Egunak. Mende laurdeneko ibilbidea eginda, antolakuntzak, Erle Lagunak taldeak jaialdi honen sustatzaile eta eusle nagusi Julian Urkiola omendu nahi izan du igande honetan.
Ezustean harrapatu du uneak Urkiola. Erle Egun honen amaieranm urtero moduan, sari banaketa egin ostean izan da. Jaialdia amaitutzat ematekoak ziren momentu horretan bertan jakinarazi du antolakuntzak usurbildarrak urte luzez erlea eta haren kultura plazaratzen eta aldarrikatzeko eginiko lan eta ahalegin nekaezinagatik omentzera zihoala.
Ez zuen espero Urkiolak, baina bere bidelagunek merezimendu osoz omendu nahi izan dute Erle Egunaren amaieran. Merezitako txapela jantzita eskertu dute, albiste honi atxikitako talde argazki eta besarkadarekin batera.