Urteko hitzordu gozoena oparotasunez amaitu da. 25. Erle Egunak sari mordoa banatu du antolatuak zituen txapelketetako parte hartzaileentzat. Hiru lehiaketa jokatu dira; batetik, gozogintzari lotutakoa. Eztia ezinbesteko osagaia izan behar zuten parte hartzaileek aurrez sukaldatu eta gaur goizean frontoian aurkeztu beharreko jakiok. Belaunaldi gazteenak, bestalde, marraztuz egin ahal izan dio gorazarre Erle Egunari. Erlea bera, noski, baina aurten eztia bera ere sarritan islatu dute haien sortze lanetan, HH eta LH zikloetako ikasleek. Epaimahaiak bere erabakiaren berri eman aurretik, parte hartzaile guztien marrazkiak Sutegin izan dira ikusgai, goiz osoan zehar.
Azkenik, txapelketa entzutetsuenari ere lekua egin dio mende laurdeneko Erle Egunak. Urteko jaialdi gozoenaren zutabe nagusietakoa izandako Euskal Herriko Ezti Txapelketa jokatu da, hiru modalitateeetan (ezti argia, ezti iluna eta mila loredun eztia). Sariak erleak ekarri ditu hegan, Salbatore elizatik frontoiraino. Urteroko une zirraragarriena bizi izan da une horretan, ikusmin handiena sortu ohi duena. Erlea etorriko zain izandako herritar mordoa bildu da frontoian. Erlea helmugara iritsi ahala, bereziki, belaunaldi gazteenak ezin izan dio eutsi eta erlearekin hurbiletik harremandu nahi izan dute.
Aipatu moduan, ordea, polinizaziorako ezinbestekoa dugun erlea, eskuzabal portatu da aurtengoan ere. Segidan duzue, gaurko jaialdiko txapelketa horietako guztietako sarituen zerrenda:
25. Erle Eguneko txapelketak
Euskal Herriko Ezti Txapelketa
Ezti argia
1-Markel Lizasoain (Igantzi, Nafarroa)
2-Jesus Aranburu (Ereñotzu)
Ezti iluna
1-Mattin Jauregi (San Martin Unx, Nafarroa)
2-Markos Pagola (Ereñotzu)
Mila lore
1-Jesus Aranburu (Ereñotzu)
2-Juan Mari Arabaolaza (Oiartzun)
Gozogintza lehiaketa
1-Candi Orosa.
2-Maider Usabiaga.
Marrazki Lehiaketa
HH2: Maren (Aginagako eskola).
HH3: Anje Ugartemendia.
HH4: Anaya Fatima.
HH5: Aicha Salguero.
LH1: Adei Albizu.
LH2: Rokhaya Kabe (Zubietako eskola).
LH3: Nea Agirretxe.
LH4: Oier Arruabarrena.
LH5: Ani Almandoz.
LH6: Aiora Corral.