#A29

EH Bildu nagusi Kongresuko hauteskundeetan, botoen %100 zenbatuta

Noaua Aldizkaria

Hauteslekuak 20:00etan itxi ostean, hasi da botoen zenbaketa. Botoen %100 zenbatuta, hona hemen, Madrilgo Diputatuen Kongresuko hauteskundeetako  Usurbilgo emaitzak:

Botoen ia %60 jasota, EH Bildu nagusitu da igande honetako, azaroaren 29ko Madrilgo Diputatuen Kongresurako hauteskundeotan Usurbilen. 2023ko hauteskundeekin alderatuta, %54,53tik %59,49ra handitu da koalizioak jasotako botoen ehunekoa. Nagusitasun handiz irabazi ditu hauteskundeok. PSE-EEk jasotako babesa hirukoiztu eta EAJ-PNVk eskuraturikoa ia boskoiztu egin du koalizioak.

Bigarren indar bozkatuena PSE-EE izan da. Botoen %16,66 jaso ditu. EAJ-ri aurre hartu dio. Izan ere, babes handieneko bigarren eragile politikoa EAJ-PNV izan zen duela hiru urte. Orduko hartan, botoen %17,10 eskuratu zuten jeltzaleek, %12,54 gaur. PSE-EEk, aldiz, duela hiru urte, botoen %13,71 eta botoen %16,66 gaur.

Laugarren indar bozkatuena, PP izan da, botoen %5,61 eskuratu ditu, %4,13ko babesa jaso zuen 2023ko hauteskundeetan. Laugarren postu hori Sumarrek eskuratu zuen botoen %7,56arekin duela hiru urte. Seigarren postua eskuratu du gaurkoan Frente Ampliok, botoen %1,61 eskuratuta.

PP eta VOX aurreratu zaizkio Usurbilen. Bi alderdiok, guztira, 279 boto eskuratu dituzte udalerri honetan.

Madrilgo Diputatuen Kongresuko hauteskundeak

EH Bildu: 2.428 boto (%59,49).
PSE-EE: (PSOE): 680 boto (%16,66).
EAJ-PNV: 512 boto (%12,54).
PP: 229 boto (%5,61).
VOX: 70 boto (%1,71).
Frente Amplio: 66 boto (%1,61).
Aulki Zuriak: 27 boto (%0,66).
PACMA: 21 boto (%0,51).
Podemos: 12 boto (%0,29).
Frente Obrero: 7 boto (%0,17).
ELAK/PCTE: 2 boto (%0,04).


(Xehetasun gehiago, laster)


2023