Zubietako bertso-eskolakoen kantu-jira igandean, Agate Deunaren bezperaren bezperan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 09:26

 

Agate Deunaren bezperan makil hotsak eta kopla giroa nagusituko dira inguru honetan. Azken urteotan, asteburuan egokitu da otsailaren 4a. Oraingoan astelehenez izango denez, herri eragileek antolatutako hitzorduekin batera, ikastetxeetakoak batu behar. Segidan duzue ospakizunon agenda.

 

Aipatzekoa, Zubietan aurre hartuko dietela Agate Deunaren bezperarako iragarri diren kantu-jirei. Bertako bertso-eskolako kideak igandean irtengo dira etxez etxe koplak abesten:

 

OTSAILAK 3, IGANDEA

Egunean zehar, kantuan irtengo dira etxez etxe Zubietako Bertso Eskolako kideak. Goizean baserriz baserri, arratsalde partean Zubietako Kaxkoan barrena.

 

OTSAILAK 4, ASTELEHENA

Aginagako Eskola

Arratsaldeko klaseen baitan, eguraldi ona bada, Santa Ageda eskean irtengo dira Aginagako Eskolako kideak.

 

Udarregi Ikastola

14:45ak aldera, koplak abestera irtengo dira ikasleak. "Gabonetan egindako ibilbide bera jarraituko dute. LHkoek amaiera frontoian emango dute. Bertsolariak LH5 eta LH6. mailako ikasleak".

 

Kantu Taldea

18:00 Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan abestuko du Artzabalgo ekitaldi aretoan, herriko txistulariekin batera.

Ondoren, kantu taldea, txistulari taldea eta Gure Pakea Elkartekoak eta animatzen den herritar oro, kalez kale kantuan arituko dira.