Joko Garbi Txapelketako hirugarren jardunaldia jokoan gaur, 19:00etan Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 7a, 09:40

 

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa erdibidera heltzzar da. Ostegun honetan hasita, hirugarren jardunaldia ospatuko da. Neurketako bat igandean Oiartzunen, aurretik, lehenengoa gaur (otsailak 7) 19:00etan hasita Zubietan. Etxekoak elkarren artean lehiatuko dira; Zubieta 2 eta Zubieta 1.

 

Oiartzungo Txost klubeko bi talde eta Zubietako beste hiru ari dira lehian Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Txapelketako lehenengo fasea, orain hasi eta otsailaren 24ra arte luzatuko den bost jardunaldiz osatua egongo da. Zubietan, lehiaketa honetarako hiru talde osatu dituzte. Lehen jardunaldietako emaitzak eta datozen neurketen agenda doakizue segidan:

 

1. JARDUNALDIA

Zubieta 3 21-40 Zubieta 2

Txost 1 36-40 Zubieta 1

Atsedena: Txost 2.

 

2. JARDUNALDIA

Zubieta 2 39-40 Txost 2

Zubieta 1 40-27 Zubieta 3

Atsedena: Txost 1

 

3. JARDUNALDIA

-Otsailak 7, 19:00 Zubietan: Zubieta 2-Zubieta 1

-Otsailak 10, 12:00 Oiartzunen: Txost 2-Txost 1

Atsedena: Zubieta 2.

 

4. JARDUNALDIA

-Otsailak 17: 

Txost 2-Zubieta 1

Txost 1-Zubieta 3

Atsedena: Zubieta 2

 

5 .JARDUNALDIA

-Otsailak 24:

Zubieta 2-Txost 1

Zubieta 3-Txost 2

Atsedena: Zubieta 1

 

Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus