Zubietako erraustegia

Gipuzkoako eragile eta herritar mordoa GuraSOSen manifestazioarekin bat eginik

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 22a, 10:17

Usurbilek, Zubietak eta Gipuzkoak ere bat egin du GuraSOSen adostasunaren aldeko olatuarekin. Arrakastatsua suertatu da asteotan bideratu duten atxikimendu bilketa kanpaina.

Adostasunaren aldeko keinua eginez argazkiak ateratzera deitzen zuten, banaka zein taldean, lagun artean, familian, lankideen artean... Larunbateko manifestaziora begira irudien mosaiko erraldoia osatu ahal izan du GuraSOSek. Argazki bilduma hau horren lekuko. Irudi guztiak, gurasos.org atarian dituzue ikusgai. Handik hartu ditugu hemen ikusgai dituzuenak.