[IRUDITAN] Milaka lagun adostasun eske, GuraSOSen manifestazioan

Noaua Aldizkaria 2019ko otsailaren 24a

Ondoko albiste honetan iruditan, larunbatean GuraSOSek Donostian eginiko manifestazio jendetsua. Milaka lagun, oraindik konpontzeke segitzen duen hondakinen kudeaketaren inguruko gatazkari irtenbide adostu bat emateko eske. "Esan baietz, adostasunari!" milaka ahotsek partekatutako aldarria larunbatean Gipuzkoako hiriburuan.

Antiguako tuneletik hasi eta Bulebarreraino adostasunaren aldeko olatuak hartu zuen Donostia larunbat arratsaldean, GuraSOSek antolaturiko manifestazioan. Ondoko irudiotan bildu genuen milaka lagun batu zituen mobilizazioa.