Ingalaterrako "Spatial analysis of health effects of large industrial incinerators in England, 1998-2008: a study using matched case-control areas" azterlanaren arabera, "erraustegiaren inguruko 10 kilometroko erradio batean leuzemien gehikuntza bat atzematen da".
Italiako 2010eko "Cancer incidence in people with residential exposure to a municipal waste incinerator: an ecological study in Modena (Italy), 1991-2005 azterlanean, "erraustegiaren inguruko 3,5 kilometroko erradio batean leuzemien %28-35eko gehikuntza aurkitzen dute".
2012ko Espainiako beste ikerlan bat; "Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste" izenekoa. Kasu honetan,
"kutsadura-iturri ezberdinek minbiziak eragindako hilkortasunean duten eragina aztertzen da, iturri bakoitzari dagozkion datu espezifikoak agertzeko beharrezko doikuntzak egin ondoren. Hondakinen errausketari dagokionez minbiziak eragindako hilkortasuna %9 igotzen da, emakumeengan urdaileko minbiziak eragindakoa %38 eta behazun-xixkuarenak eragindakoa %43 igotzen dira hurrenez-hurren eta gizonezkoetan pleurak eragindakoa %98 igotzen da".
Frantziako beste bi ikerketetako datuak plazaratu ditu OEIT-k asteotan. Batetik, Frantziako "Increased risk of non-Hodgkin lymphoma and serum organochlorine concentrations among neighbors of a municipal solid waste incinerator" azterlanetik jasotakoak. "Ikerketa honetan erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odol-analisietan dioxina-maila altuak aurkitzen dituzte eta linfoma ez-Hodgkin minbiziarekin asoziazioa ere bai".
Frantzian 1990-99 urte artean eginiko beste ikerlan bat ere aztertu du OEIT-k, “lau departamendu frantsesetan 1972-1990 urte bitartean eraikitako erraustegietako emisioen esposizioan egondako” populazioari buruzkoa. Bertan, “asoziazioa baieztatzen da minbizi guztiak hartuta %6ko gehikuntzarekin, baita ere emakumeetan bularreko minbiziaren %9ko gehikuntzarekin, linfoma ez-Hodgkin-en %12ko gehikuntzarekin bi sexuetan eta gizonetan mielomen %23ko gehikuntzarekin”.