Zubieta 2, Joko Garbiko txapeldunorde

Zubieta 2, Joko Garbiko txapeldunorde
Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalistak.

Asteburuan jokatu zen Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala Oiartzunen. Azken urteotan finala bera zubietarren artean jokatu ostean, oraingoan oiartzuarrak nagusitu dira.

Gipuzkoako Joko Garbiko Txapelketako txapeldunordea dugu Zubieta. Joan den larunbatean jokatu zen final handia Oiartzunen. Etxekoak, Txost taldekoak nagusitu ziren, 33-40. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan finala ez da zubietarren artean jokatu. Txapelketako bost taldeetatik hiru Zubietak osatu ditu, beste biak Oiartzungo Txost-ek. 

ZUBIETARREN EMAITZAK
Parte hartzaileak: Txost 1, Txost 2, Zubieta 1 (J. Aizpurua, U. Rezola), Zubieta 2 (J. Aizpurua, A. Arrillaga), Zubieta 3 (T. Bordagaray, U. Azpiroz).

1. jardunaldia:
Zubieta 3 21-40 Zubieta 2
Txost 1 36-40 Zubieta 1

2. jardunaldia:
Zubieta 2 39-40 Txost 2
Zubieta 1 40-27 Zubieta 3

3. jardunaldia:
Zubieta 2 28-40 Zubieta 1

4. jardunaldia:
Txost 2 40-35 Zubieta 1
Txost 1 40-29 Zubieta 3

5. jardunaldia:
Zubieta 2 40-37 Txost 1
Zubieta 3 20-40 Txost 2

Finalerdia
Zubieta 1 29-40 Zubieta 2
Txost 2 40-33 Zubieta 2

Finala 
TXOST 2 (P.Etchelecu-T.Nazabal) 40 / ZUBIETA 2 (J.Aizpurua-A.Arrillaga) 33