2019/04/03 19:00

Bilerak

Zubietako Herri Batzarrak deitutako herri bilera

Zubietako Herri Batzarrak deitutako herri bilera
Zubietako Kaxkape, Zubieta

Ordua: 19:00.
Tokia: Zubietako Kaxkape.
Zehaztasunak: "Iritsi zaigu  apirila, eta 4 urteko legegintzaldia amaitzear dugu. Asko gustatuko litzaiguke herritar oro gonbidatzea antolatu dugun herri bilera honetara. Hitzordua, egindako lanak, bideratutakoak, etorkizunaz, etab… hitz egiteko baliatu nahi dugu. Zure parte hartzea espero eta behar dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu, Zubietako etorkizuna zein izango den jakiteko".
Gai zerrenda:
1.- 2015 – 2019, 4 urteko lanaren balantzea:
-Inbertsioak.
-Garatzen ari diren erronkak.
-Material erosketak.
2.- Legegintzaldi berria: Jarraipena edo Desagerpena.
3.- Galdera/erantzunak.

Deitzailea: Zubietako Herri Batzarra.