21. Korrika

[IRUDITAN] 21. Korrika Zubietan

21. Korrikak Zubietan egin ditu azken kilometroak. Poz eta emozio handiko uneak bizi izan dira bertan. Udarregi Ikastolak, Fagor Ederlan lantegiak, Zubietako Eskolak, Zubietako Herri Batzarrak eta Lanbide Eskolakoek hartu dute lekukoa, Amiritik hasi eta hipodromora arteko tartean.

Hemen ere jendetza, ilusioa, emozioa eta euskararen aldeko konpromiso irmo eta bizia. Zubieta ere euskararen alde!