Italian egin diren hainbat azterlaneko datuak tartean. 2016ko "Adverse reproductive outcomes associated with exposure to a municipal solid waste incinerator" ikerlanean OEIT-k zehaztu duenez, "eremu horretako kutsadura-iturri ezbedinak aztertu zituzten eta ez zuten ezberdintasun esanguratsurik aurkitu ez umetoki-barneko hazkuntzari dagokionez, ez sexu-erratioei dagokienez eta ezta ere jaiotzeko pisu baxuari dagokionez. Hala ere erraustegiarekin lotuta erditze goiztiar (<37 aste) gehiago aurkitu zituzten".
Italiako 2001-14 urte artean eginiko Italiako azterlan batek (Minichilli F, Pisa) Pisa inguruko kutsadura iturriak aztertu zituen, tartean, 1980tik martxan egon eta urtero 45.000 hiri hondakin tona erretzen dituen erraustegi bat. "Zenbait minbizi eta zirkulazio-arazoengatik heriotzen %9ko gehikuntza aurkitu dute. Ez da loturarik aurkituko sortzetiko malformazioekin ezta jaiotze uneko arazoekin".
Italiako 2014ko azterlan batean, PM10 partikuletara esposizio altuagoa izan zutenek bihotzeko gaixotasunak %18 eta gernubideetako gaixotasunak %21 hazten zirela ohartarazi zuen. 2016ko Italiako beste ikerlan batean, erraustegiaren eta garaiz aurreko erditzeekin lotura aurkitu zuen.
Murtzian, haurren bizi kalitatearen inguruan 1998-2015 urte artean egindako beste ikerlan batek, minbizia eta bertan duten erraustegiaren arteko balizko lotura bat badela agerian uzten du, azterlan honen egileek lotura hau guztiz frogatzeko ikertzen segitzeko borondatea agertzearekin batera.
Ondorio gehiago
Datu gehiago. "SANTORO M, 2016 ITALIA: "Adverse reproductive outcomes associated with exposure to a municipal solid waste incinerator" ikerlanak. OEIT-k bertatik jasotako datuen arabera, "eremu bateko kutsadura-iturri ezberdinak aztertzen dituzte. Ez dute aurkitzen ezberdintasunik umetoki-barruko hazkundean eta sexuen erratioan eta ezta ere pisu baxuko jaiotzeetan. Hala ere erraustegiarekin lotura aurkitzen dute garai-aurreko erditzeetan (<37 aste)".
Italiako beste ikerlan bat, "MINCHILLI, 2016: Epidemiological population-based cohort study on mortality and hospitalization in the area near the waste incinerator plant of San Zeno, Arezzo (Tuscany Region, Central Italy)".
Kasu honetan "bere aktibitatea 2000. urtean abiatu zuen erraustegi batek osasunean izandako eragina aztertzen du. Esposizioa baloratzeko erraustegiak aireratutako PM10 partikulen kontzentrazioak neurtzen dira pertzentiletan. Ikerketak dio gaixotasun kardiobaskularrak %18 eta gernubideen gaixotasunak %21 handitzen direla (>80ko pertzentila vs <50eko pertzentila)".
Aurretik argitaraturiko ikerlanak
Italiako 2014ko Golino MN "Morbidity in a population living close to urban waste incinerator plants in Lazio Region (Central Italy): a retrospective cohort study using a before-after design" izeneko azterlaneko datuak hain zuzen. "Ikerketa honetan ikusi zen PM10 mikropartikulen kontzentrazio altuagoetara esposizioa eduki zuen populazioan biriketako gaixotasun kroniko buxatzailearengatiko ospitaleratze arriskua %86 handitzen dela eta arazo kardiobaskularrengatik zirenak berriz %8 handitu zirela".
Ingalaterrako "Spatial analysis of health effects of large industrial incinerators in England, 1998-2008: a study using matched case-control areas" azterlanaren arabera, "erraustegiaren inguruko 10 kilometroko erradio batean leuzemien gehikuntza bat atzematen da".
Italiako 2010eko "Cancer incidence in people with residential exposure to a municipal waste incinerator: an ecological study in Modena (Italy), 1991-2005 azterlanean, "erraustegiaren inguruko 3,5 kilometroko erradio batean leuzemien %28-35eko gehikuntza aurkitzen dute".
"Minbiziak eragindako hilkortasuna %9 igotzen da"
2012ko Espainiako beste ikerlan bat; "Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste" izenekoa. Kasu honetan, "kutsadura-iturri ezberdinek minbiziak eragindako hilkortasunean duten eragina aztertzen da, iturri bakoitzari dagozkion datu espezifikoak agertzeko beharrezko doikuntzak egin ondoren. Hondakinen errausketari dagokionez minbiziak eragindako hilkortasuna %9 igotzen da, emakumeengan urdaileko minbiziak eragindakoa %38 eta behazun-xixkuarenak eragindakoa %43 igotzen dira hurrenez-hurren eta gizonezkoetan pleurak eragindakoa %98 igotzen da".
Frantziako beste bi ikerketetako datuak plazaratu ditu OEIT-k asteotan. Batetik, Frantziako "Increased risk of non-Hodgkin lymphoma and serum organochlorine concentrations among neighbors of a municipal solid waste incinerator" azterlanetik jasotakoak. "Ikerketa honetan erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odol-analisietan dioxina-maila altuak aurkitzen dituzte eta linfoma ez-Hodgkin minbiziarekin asoziazioa ere bai".
Frantzian 1990-99 urte artean eginiko beste ikerlan bat ere aztertu du OEIT-k, “lau departamendu frantsesetan 1972-1990 urte bitartean eraikitako erraustegietako emisioen esposizioan egondako” populazioari buruzkoa. Bertan, “asoziazioa baieztatzen da minbizi guztiak hartuta %6ko gehikuntzarekin, baita ere emakumeetan bularreko minbiziaren %9ko gehikuntzarekin, linfoma ez-Hodgkin-en %12ko gehikuntzarekin bi sexuetan eta gizonetan mielomen %23ko gehikuntzarekin”.