Zubietako errauskailuaren eta Abiadura Handiko Trenaren kasuan, hitzarmenaren arabera ez delako ordaintzen. Hitzarmenak finkaturikoa urratzeagatik, UTE Zubieta eta UTE Aduna enpresa sustatzaileen aurkako salaketa aurkeztu du LAB sindikatuak azken hilabetean. Salaketa hauek jada izan dute eraginik. Zubietako errauskailuaren kasuan, "enpresak dagoeneko onartu eta ordaindu dizkio langileari zor zizkion kopuruak".
Horrekin batera, Anoetako futbol zelaiko lanen kasuan, salaketak aurkeztu ditu LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan, "dorre-garabia gaizki kokatu dutelakoan, neurri handiko hiru dorre-garabi kokatu dituztelako 50 metro baino txikiagoa den erradio batean, perimetro horretan langile kopuru handiak diharduenean. Horrek arrisku handia eragiten die langileen integritateari eta segurtasunari".
Hitzarmena betearazi eta azpikontratazioa mugatzeko deia
Obra hauetan erantzukizuna duten enpresa eta erakundeei (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala), nahiz erakundeon agintean den EAJ alderdiari Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena betetzen dela bermarazi eta "azpikontratazioari mugak jar diezazkiotela" galdegiten die LABek.
Eraikuntza sektorean dagoen prekarietatea eta segurtasun gabezia agerian uzten dute gertakariok, LAB sindikatuaren esanetan. Zubietako erraustegiko edota Anoetako futbol zelaiko lanak ez dira kasu isolatuak sindikatu abertzaletik nabarmentzen dutenez, "behin eta berriz errepikatzen direnak baizik, obra publiko eta pribatu guztiei eragiten dietenak. Eraikuntzan masiboki kontratatzean errazten da lan legeria ez dela beteko, eta langileek haren ondorioak jasango dituztela. Obretan eta zerbitzuetan azpikontratazio pila lotzearen erabakia politikoa da, langileen kontura kostuak aurrezteko helburuarekin hartua".