Zubieta, Udaberri Festaren eta udako txokoen atarian

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 14a, 08:09

Zubietako Eskolako Guraso Elkartea udaberri eta uda partea dinamizatzeko lan betean dabil. Udaberri Festa antolatu du maiatzaren 18tik 24ra. Eta uda parterako txokoak antolatzeko izen emate epea zabaldu dute.

Udako txokoak Zubietan
Urtero moduan, Zubietako Guraso Elkarteak udako txokoak antolatu ditu Zubietan bertan, 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat uztailean. Egunero, astelehenetik ostiralera, goiz partean eta lau orduz, 9:30-13:30 artean. Interesdunak antolatzaileekin jar daitezela hartuemanetan bideotatik: zubietatxoko@gmail.com/ 649 659 786.

Zubietako Udaberri Festa kultur astea
Jolasak, ikuskizunak, tailerrak, musika… Denetariko hitzorduak antolatu ditu Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak urtero garai honetan ospatzen duten Udaberri Festa kultur astera begira:

Maiatzak 18, larunbata
11:00-12:15 
"Gurasoentzat" kontzertu meditatiboa, saio berezia Zubietako Kaxkape. Ez ahaztu esterilla! Ezinbestekoa izena aurrez ematea: 647 587 258.

Maiatzak 21, asteartea
17:00
 Eskulanak: ponpoitxoak, txapak, serigrafia (ekarri kamiseta argi bat).
19:00 Buruhandiak.

Maiatzak 22, asteazkena
17:00
 “Kontu kantoi” taldearekin ipuin kontaketa eta ilustrazioa.
18:00 Apar festa.

Maiatzak 23, osteguna
16:30
 Merendola Zubietako eskolakoentzat.
17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Maiatzak 24, ostirala
17:00 
Dantza emanaldiaren irekiera; Agurra, Makil Dantza eta Ikurriña Dantza.
17:05 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. (2 talde dira: HH5-LH1; LH2-3-4). 
18:00 Helduen eta haurren plaza dantza saioa. (Lolik, euskal dantza irakasleak gidatua).
19:30 Afari-merienda eta ondoren Disko Festa Karaokea!

Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.