Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien saioa 18:00etan

Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien saioa 18:00etan

2019-20 ikasturtera begira da jada Lanbide Eskola. Matrikulazio epea zabaldu aurretik, proiektua eta instalakuntzak ezagutzeko ate irekien bi jardunaldi egun antolatu dituzte aste honetarako; lehena gaurko (maiatzak 15) 18:00etan.

2019-20 ikasturtera begirako matrikulazio epea zabaldu aurretik, Lanbide Eskolaren proiektua eta ikastetxea ezagutzeko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte; asteazken honetan (maiatzak 15) 18:00etan, eta hilaren 18an (larunbata) 11:00etan.

ERDI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa.
-Instalazio elektriko eta automatikoak.
-Mekanizatua.
-Bero sorrera instalakuntzak.

-Goi mailako sarbide ikastaroa.

GOI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa.
-Automatizazio eta Robotika Industriala.
-Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
-Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenuan.
-Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa.

Informazio gehiago:
lhusurbil.eus 
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus