Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien azken jardunaldia larunbatean

2019-20 ikasturtera begira da jada Lanbide Eskola. Matrikulazio epea zabaldu aurretik, proiektua eta instalakuntzak ezagutzeko ate irekien hiru jardunaldi egunetan azkena antolatu dute larunbaterako, maiatzak 18, 11:00etan.

2019-20 ikasturtera begirako matrikulazio epea zabaldu aurretik, Lanbide Eskolaren proiektua eta ikastetxea ezagutzeko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte; azken larunbat honetan, hilaren 18an goizeko 11:00etan. Erdi eta goi mailako zikloak ikasteko eskaintza zabala dute Lanbide Eskolan:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa.
-Instalazio elektriko eta automatikoak.
-Mekanizatua.
-Bero sorrera instalakuntzak.

-Goi mailako sarbide ikastaroa.

GOI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa.
-Automatizazio eta Robotika Industriala.
-Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
-Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenuan.
-Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa.

Informazio gehiago:
lhusurbil.eus 
943 364 600 
eskola@lhusurbil.eus